Melanchthon, Phillipp
(Jaiotza izenez, Philipp Schawarzerd). Alemaniar teologoa (Bretten, 1497 - Wittenberg, 1560). 1518an Wittenberg-eko unibertsitateko grekozko katedra lortu zuen, eta han Luteroren adiskide eta laguntzaile izan zen. 1521ean Lutero defenditu zuen Sorbonako unibertsitatean, Apologia pro Luthero izeneko liburuaren bidez. Protestantismoaren funtsezko testu izan zen Augsburg-eko aitorpenaren egile garrantzizkoena izan zen. Lutero hil zenean (1546), ebanjelikoen buru bihurtu zen. 300 lan baino gehiago idatzi zituen, horien artean Loci communes rerum theologicarum, protestanteen lehen lan dogmatikoa.
- mekotu, meko, mekotzen
- mekotze
- Mela, Ponponio
- mela-mela egin
- melamina
- Melanchthon, Phillipp
- Melanesia
- melanesiar
- melanina
- melanismo
- melankolia