Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mazovia

Poloniako antzinako lurraldea, Vistula ibaiaren erdialdeko eta Buj ibaiaren behealdeko ibarrak hartzen dituena. Lurralde laua da. XIII. mendean printzerri izan zen. Piast familiako adar batek agintzen zuen orduan. Hainbat dukerritan banatu zen gero, baina Poloniako erregetzaren eskumenera itzuli zen atzera (1526). Bere egitura eta lege bereziekin jarraitu zuen hala ere 1576 arte. Poloniaren 1795eko banaketan Errusiari eman zioten. 1807an Varsoviako dukerrira bildu zen. 1815ean Errusiaren mende zegoen Poloniako partean geratu zen. Polonia burujabearen barruan 1918an sartu zen. Mazoviako hiriburua, Varsovia, Poloniako hiriburu bihurtu zen. Zekalea, patata, lihoa, koltza eta ganadu elikadura lantzen dira, batez ere.