Mazo, Aitor
Bizkaitar antzezlea (Bilbo, 1961). Antzerkigintzan hasi zen antzezle lanetan, Maskarada antzerki taldearekin. Ondoren, zinemagintzan, antzerkigintzan eta telebistan aritu da. Txirene antzerki taldearen sortzaileetakoa ere bada. Konpainia horrekin Torito bravo (1997) eta Virus (1999) lanak aurkeztu ditu. Zinemagintzan La reina anónima (1992), Todos a la cárcel (1993), Cachito (1995), Airbag (1997), eta Infierno (1999) filmak egin ditu. Azken aldian, Madrilen dihardu gehienbat lanean, eta telebistarako ere lan ugari egin du: Videos de primera ETBko saioan aurkezle; Hertzainak (1999) ETBko telesailean; eta Espainiako Tele 5eko Querido maestro (1997) eta Petra delicado (1998) telesailetan, besteak beste. 1997. urtean, Txema Zubia saria eman zioten bere ibilbidean egindako lanarengatik.