Materre, Esteve
Euskaraz idatzi zuen XVI-XVII. mendeetako frantses idazlea. Frantziskotarra. Saran, Axularrekin segur aski, ikasi zuen euskara. «Sarako eskola» izeneko idazle taldeko kide izan zen. Etxepareren eta Leizarragaren liburuak argitaratu eta gero, Materrerena da euskaraz idatzi zen lehena. 1617an, Materre La Reoleko komentuan abade zegoen, eta 1623an Okzitaniako Tolosan. 1617an liburuxka bat atera zuen Bordelen, Doctrina Christiana izenburupean. Liburua mariñelentzat egina dago, eta hor, dotrina eta otoitz bereziak erakusten dira. Urte hartan argitaraturiko alerik ez da gaur egun ezagutzen. 1623an beste argitalpen bat egin zen, eta 1693an beste bat, izenburua aldatuta: Bouqueta Lore Divinoena bereciac eta Duronea apeçac Aita Materren liburuari emendatuac. Euskaraz idazteari ekin aurretik, bazuen beste liburu bat frantsesez argitaratua: L´horloge spirituelle (1606).