Martínez Campos, Arsenio
Espainiar militar eta politikaria (Segovia, 1831 - Zarautz, 1900). Kataluniako gobernari militarra izan zen 1872an. Bortizki eraso zien Bartzelonan eta Valentzian zeuden errepublikaren aldeko higikundeei. Bera izan zen Alfontso XII.a aginpidean jarri zuen Saguntoko matxinadaren buru. Kuban kapitain izendatua izan zen, eta uhartea baketu zuen 1878an. Espainiara itzuli zenean erregeak gobernua osatzeko agindua eman zion.