Martínez Añibarro, Carlos
Gipuzkoar pintorea (Donostia, 1924 - Donostia, 1991). Bere kasa ikasi zuen. 1952an egin zuen, Donostian, lehenengo bakarkako erakusketa, eta hiri bereko udalak eskainitako beka bati esker Parisen eman zuen denboraldi bat ikasten. Banakako erakusketaren bat ez ezik, gainerako guztiak Donostian bertan eta inguruko herrietan egin zituen. Espresionistatzat har daiteke bere lana. 1987an atzera begirako erakusketa eskaini zitzaion.