Marr, Nikolai Iakovlevitx
Georgiar hizkuntzalari, arkeologo eta etnografoa (Kutaisi, Georgia, 1865 - San Petersburgo, 1934). 1900etik aurrera San Patersburgoko unibertsitateko irakasle izan zen. Kaukaso aldeko hizkuntzak aztertu zituen. Georgia eta Armeniako literatura argitalpenak egin zituen, eta Kaukasoko hizkuntzen eta euskararen artean lotura bilatzen ahalegindu zen. 1924tik aurrera hizkuntzen teoria monogenetiko deritzana proposatu zuen: hizkuntza guztiak bakar batetik datozela, hizkuntza bakoitzaren bilakaera gizartearen egitura sozioekonomikoaren ondorioa dela, eta bilakaera horrek nazio gertaerekin baino gizartearen klase banaketarekin zerikusi handiagoa duela dioen teoria hain zuzen. Teoria hori, hizkuntzalaritza eta marxismoa uztartzen dituena, izan zen hizkuntzalaritza teoria ofiziala Sobietar Batasunean 1950ean Stalinek gaitzetsi zuen arte.
- Maros
- Maroto Isern, Rafael
- Marpa
- Márquez Salas, Antonio
- Marquinez
- Marr, Nikolai Iakovlevitx
- marra
- marraka
- marrakaldi
- marrakari
- marraketa