Mariotte, Edme
Frantses fisikaria (Dijon, 1620 - Paris, 1684). Galileok gorputzen mugimenduari buruz eman zuen teoria osatu zuen. Mariotteri sor zaio gorputz elastikoen talkaren legeak aztertzeko erabiltzen den tresna. Boyleren legea erabiltzen lehena izan zen. Lege hori, ondoren, Boyle-Mariotteren legea izenez da ezaguna. v Mariotte-ren botila. Fis. Eguratsaren presioaren ondorioak neurtzeko erabiltzen den ontzia. Botila baten gisako ontzia da; estalki hermetiko bat du eta horren erdian bi muturrak irekiak dituen hodia. Botilak zulo bat du alboan isurkaria kanpora dadin. Ontzi honi esker isurkaria lastertasun aldagabez isurtzea lor daiteke.