Marinetti, Filippo Tommaso
Italiar idazlea, Egipton jaioa (Alexandria, 1876 - Bellagio, 1944). Parisen bizi izan zen, eta han idatzi zituen lehendabiziko lanak, frantsesez. Filippo Marinetti izan zen, hain zuzen ere, «futurismoa» izeneko joera abangoardiazalearen sortzailea. Ondoren, abertzaletasunaren ondorioz, militarismoa bultzatu eta faxismoaren alde jarri zen. Idatzi zituen lanen artean hauek ditu azpimarragarrienak: Les vieux marins, (1897, Mariñel zaharrak), La conquête des étoiles (1902, Izarren konkista), Le roi Bombance (1905), Manifeste technique de la littétature futuriste (1912, Literatura futuristaren aldarrikapen teknikoa), Mafarka le futuriste (1910), Guerra, sola igiene del mondo, (1915), Futurismo e Fascismo, (1924), Elettricità sessuale (1919) eta Poemi simultanei futuristi (1933).
- marina
- marinba
- Marinda
- Marindano
- marinel
- Marinetti, Filippo Tommaso
- Marini, Giambattista
- Marino, Giambattista
- marioneta
- mariorratz
- Mariotte, Edme