Marino, Giambattista
Italiar olerkaria (Napoli, 1569 - Napoli, 1625). Napolin bizi izan zen 1600. urtea bitartean, baina han zeraman bizimoduaren ondorioz atxilotu eta Erromara bidali zuten. Erroman Pietro Aldobrandini kardinalaren idazkari izan zen. 1608-1615 bitartean Turinen izan zen, Karlos Manuel I.aren gortean, eta eztabaida sakonak izan zituen Gaspare Murtola Genovako olerkariarekin. 1615ean Parisa joan zen, Maria Medicikoak gonbidaturik. 1624an Napolira itzuli zen, eta han hil zen hurrengo urtean. Barrokoa Italian sartu zuen lehen olerkarietako bat izan zen. Haren izenetik dator «marinismo» joeraren izena. Olerki lan azpimarragarrienak: La lira (1608), La Murtolaide (1609), Epitalami (1616), La sampogna (1620), eta bere obra nagusia: Adone (1623, Adonis). Olerkiez gainera, aipagarriak ditu orobat: Le dicerie sacre (1614, Hitzaldi sakratuak) eta Lettere (1627-1629, Gutunak).
- Marinda
- Marindano
- marinel
- Marinetti, Filippo Tommaso
- Marini, Giambattista
- Marino, Giambattista
- marioneta
- mariorratz
- Mariotte, Edme
- maripulis
- marisa