Mañaricúa Nuere, Andrés Elíseo
Bizkaitar historialaria (Bilbo, 1911 - Bilbo, 1988). Gasteizko eta Logroñoko apaizgaitegietan teologiako ikasketak egin ondoren Zuzenbide kanonikoan lizentziatu zen Erromako unibertsitate gregoriarrean. Deustuko unibertsitateko zuzenbideko irakasle izan zen 1944. urtetik aurrera (Zuzenbidearen historia, Erromatar zuzenbidea, Bizkaiko historia). Euskalerriaren Adiskideak eta Eusko Ikaskuntza elkarteetako kide ere izan zen. Surge, Euskera, Scriptorium Victoriense eta Estudios Vizcaínos aldizkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Obra nagusiak: Santa María de Begoña en la Historia Espiritual de Vizcaya (1950), Historiografía de Vizcaya, De Lope de Salazar a Labayru (1971), Álava, Guipúzcoa y Vizcaya a la luz de su Historia (1977), La Cristianización del País Vasco (1978), La Historia de Vizcaya en las Crónicas medievales (1984) eta Vizcaya, ss. VIII al XI. Orígenes del Señorío (1984).
- Manzisidor, Inazio Maria
- Manzoni, Alessandro
- Manzù, Giacomo
- Mañaria
- Mañaria
- Mañaricúa Nuere, Andrés Elíseo
- Mañe i Flaquer, Joan
- Mañeru
- Mañeruibar
- Mañua
- Mañukorta