Manzù, Giacomo
Italiar eskultorea (1908-1991). Obra figuratiboen egile gisa nabarmendu zen, eta azpimarratzekoa da gainaldeei jartzen zien arreta. Bere obren artean batzuk oso gainalde zimur lakarrekoak dira, adierazgarritasun handikoak, eta beste batzuk leunak eta soilak. Oro har printzipio klasizisten eragina sumatzen zaio, fintasunean eta proportzioetan bereziki, bere eskultura gehienetan. Lan aipagarriak dira emakumezkoen irudiak eta elizarentzat egindako zenbait lan, eta batez ere, Erromako San Pedro basilikan egindako brontzezko bosgarren ateko erliebeak (1962an amaitua) eta New Yorkeko Rockefellerko Italiako gobernuaren bidaia bulegoko eskulturak.