Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mañeruibar

Nafarroako erdialdeko ibarra (Lizarraldea). Mugak: iparraldean Etxauribar eta Gesalazko ibarra, ekialdean Izarbeibar, hegoaldean Iguzkitzako ibarra, eta mendebalean Deierri eta Gesalazko ibarra. Arga ibaia iparralde hegoalde igarotzen da ibarraren hegoaldetik. Harana inguratzen duten gailur nagusiak Eskintza (735 m), San Kristobal (739 m), Uxixuri (806 m) eta Esparatz (1.019 m) dira. Artazu, Zirauki, Girgillano eta Mañeruko udalerriak ageri dira Mañeruko haranean. 84,7 km2 eta 1.098 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara xix. mendean galdu zen. Ekonomia jarduera nagusiak laborantza eta abere hazkuntza dira. XI. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Mañeuribar.