Portugalgo erregea (Lisboa, 1889 - Twickenham, 1932). Bere aita Karlos I.aren lekua hartu zuen 1908an, aita eta anaia zaharrena hil zituztenean; 1910ean aginpidetik kendu zuten, errepublika ezarri zelako, eta Ingalaterrara joan behar izan zuen erbesteratuta.