Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

manta-arrain

iz. Zool. Mobulidoen familiako itsas arraina, 5 m inguru luzea, 4 bat m zabala eta 1.000 kg har ditzakeena (Mobula mobular). Gorputza oso zabala eta zapala izaten du. Adar moduko bi luzakin ditu buruan, eta ahoa buruaren azpian du. Bizkarraldea beltza, arrea edo berdexka izan dezake, eta sabelaldea zuria du. Mediterraneo itsasoan eta Itsaso Atlantikoko ekialdean bizi da; soinberak eta oskoldun txikiak jaten ditu batez ere.