Mankiller, Wilma P
Ameriketako indiarra (Mendi Harritsuak, Oklahoma, 1945). Aita txerokia zuen, eta ama kaukasiarra. 11 urte zituela San Franciscora aldatu zen familia. 1969an indiarrek protesta gisa Alcatraz uhartean egindako okupazioan parte hartu zuen, eta 1970eko hamarraldiaren erdialdera hasi zen txeroki nazioaren alde borrokan. 1980 eta 1990. urteen hamarraldietan egin zen ospetsua, txerokien higikunde abertzalearen buruzagi gisa. 1985ean txerokien nazioko lehenengo emakumezko leinu burua izatera iritsi zen (txerokiena zen talde handiena, navajoen atzetik). Txerokien nazioaren alde borrokatzen hasi zenean 10.000 txerokitik behera zituen nazioak, baina 1994rako baziren 156.000 kide. Leinu buru izan zen garaian (1985-1995), Mankillerrek indiarren burujabetasunaren aldeko hitzaldiak egin zituen eta elkarrizketak izan zituen Reagan, Bush eta Clinton presidenteekin, bere aldarrikapenak helarazteko. Langabeziaren kontra eta txeroki haurren hezkuntza eskubideen alde borrokatu da batez ere.
- Manitoba
- Manitu
- maniura
- manka
- Mankiewicz, Joseph
- Mankiller, Wilma P
- Manley, Michael
- Mann, Anthony
- Mann, Heinrich
- Mann, Michael
- Mann, Thomas