Mankiewicz, Joseph
Estatu Batuetako zinema zuzendaria (Wilkes-Barre, Pennsylvania, 1909 - Bedford-tik hurbil, New York, 1993). Literatura ikasketak egin, eta Paramount-en hasi zen lanean. Metro-Goldwyn-Mayer etxera aldatu eta Lang, Cukor eta Stahl-en lanen ekoizle izan zen. Zuzendaritzaren ardura hartu eta, besteak beste, All about Eve (1950, Ebari buruzko dena ) eta Five Fingers (1952, Bost behatzak ) bikainak egin zituen. Bere ekoizpen etxea sortu zuen, baina porrot eginik berriro itzuli behar izan zuen betiko estudioetara. Kleopatra (1963) eta beste zenbait film ezagun egin ondoren, nortasun bereziagoko lanak filmatu ahal izan zituen, betiere hitzaren eta aktorearen arta handiarekin: There Was a Crooked Man (1970), eta Sleuth (1972).
- manipurera
- Manitoba
- Manitu
- maniura
- manka
- Mankiewicz, Joseph
- Mankiller, Wilma P
- Manley, Michael
- Mann, Anthony
- Mann, Heinrich
- Mann, Michael