Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

manioka

iz. Bot. Euforbiazeoen familiako landarea, tropikoko lurraldeetan hazten dena, 2-3 m luzea (Manihot utilissima). Iuka izenaz ere ezagutzen da. Hosto zabal handiak eta gingildunak ditu, loreak berriz mordoan antolatuak, txikiak eta sexu-bakarrak. Berez Brasilgoa da baina munduko lurralde bero guztietan lantzen da gaur, jateko onak diren sustrai mamitsuengatik. Tropikoko lurraldeetan asko erabiltzen dute sukaldaritzan.  v  Izen bereko landarearen sustraia, jateko erabiltzen dena.