Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Manila

Filipinetako eta izen bereko probintziako hiriburua, Luzon uhartean; 1.876.000 biztanle ditu hiriak eta 6.000.000 inguru hirigune guztiak.  v  Historia. Miguel Lopez de Legazpik sortu zuen 1571. urtean, Filipinak Espainiaren mende baitzeuden garai hartan. 1574an, ordea, txinatarrek inbaditu zuten, eta holandarrak behin eta berriro sartu ziren hirian XVII. mendean. Ingalaterraren mende egon zen 1762-1764 bitartean eta, Parisko hitzarmenaren bidez, Espainiaren eskuetara itzuli zen 1863an. Hala ere, 1898an Estatu Batuak jabetu ziren hiriaz, Espainiako gudarostea garaitu ondoren; Bigarren Mundu Gerran, 1942tik 1945 arte, Japoniarren esku egon zen. Hurrengo urtean, 1946an, Filipinetako hiriburu bilakatu zen Manila. 1948an, ordea, Quezon City egin zuten uhartediko hiriburu, eta 1956an berriro ere Manila. Garrantzi handiko merkataritza eta finantzagunea da. Halaber, aipagarri dira ehungintza, tabako industria eta margolaritza. Katedrala. Santo Tomas unibertsitatea, dominikar eliz gizonek 1611. urtean sortua. Nazioarteko portua eta aireportua daude Manilan.