Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

manikeismo

iz. Manes persiarraren erlijioa, Ongia eta Gaizkia hastapen oinarrizko, berdin eta elkarren kontrako, onartzen dituena.  v  Erl. Manes printzeak III. mendean sortu zuen erlijio dualista. Persian sortu zen eta ekialdera zabaldu zen; II. mendetik VII. mendera bitartean izan zuen batez ere eragina. Kristautasunaren eta Zoroastroren erlijioaren ezaugarriak bateratu zituen. Manikeismoaren arabera, mundua bi printzipio betiereko eta kontrajarrik gidatzen dute, ongiaren printzipioak eta gaizkiaren printzipioak. Ongiaren printzipioa argitsua da eta gaizkiarena, berriz, iluna. Gizonak bere baitako alderdi argitsua (ongia) ondo ezagutu behar du eta ongiarekin bizi behar du hil ondoreneko salbazioa atzeman nahi badu. Eliza kristauak heresiatzat jo eta debekatu zuen, baina manikeoek kristauen esetsaldiak saihestu eta denbora askoan eutsi zioten beren erlijioari.