Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Maldonado, Tomás

Argentinar diseinatzailea eta pentsalaria (Buenos Aires, 1922). Arte ederrak ikasi zituen Buenos Airesen, eta Argentinako abangoardiako higikundeekin lotuta hasi zen lanean. 1954an Alemaniarako joan zen Ulm-eko diseinu eskola batean eskolak ematera. 1964-1966 urteen bitartean Maldonadok zentro hori zuzendu zuen, eta 1964an saiakera liburu bat idatzi zuen, Ulm, zientzia eta proiezioa, diseinuaren izaera sistematikoaren aldekoa. Bere proiektuen artean aipatzekoa da Olivetti programatzaileentzako egindako kode sistema, Gui Bonsiepperekin elkarlanean. 1967an Milanera joan zen eta Boloniako Filosofia eta Letretako Fakultatean irakasle hasi zen; gaur egun ere kargu horretan jarraitzen du lanean. Maldonadok garrantzi handia izan du diseinuaren bilakaeran.