maleiko, azido
Kim. Kristal handietan ageri den kimika gaia, 130 °C–tan urtzen dena; uretan, alkoholetan eta azetonan urtzen da eta ahogozo txarrekoa da (HO2C—CH=CH—CO2H). Bentzenoaren edo butilenoaren oxidazio katalitikoaren bidez lortzen da. Ehunei kolorea emateko erabiltzen da eta baita elikagaien industrian garrantzitsuak diren beste zenbait azido (malikoa, fumarikoa, tartarikoa eta laktikoa, batez ere) lortzeko ere.