Malebranche, Nicolas
Frantses filosofoa (Paris, 1638 - Paris, 1715). Filosofia eta teologia ikasketak egin zituen La Marche eskolan eta Sorbonan. Oratorioaren Kongregazioan sartu zen eta 1644. urtean apaiz egin zen. Malebranche okasionalismo izenez ezagutzen den sistemaren sortzailea izan zen, kartesianismoa agustinismoarekin eta neoplatonismoarekin bat egiten dituen dotrina. Jesuitek ateo zelako salaketa egin zioten eta Elizak lan batzuk debekatu zizkion. Malebranche-ren lan nagusia De la recherche de la vérité (1674-75, Egiaren bilaketaz) da, eta jaso zituen kritika gogorrak zirela eta Traité de la nature et de la grâce (1680, Izadiaz eta graziaz) idatzi zuen bere teorien ikuspegi sakonagoa emateko. Haren beste lan batzuk: Traité de morale (1684, Moralaz), Réflexions sur la prémotion physique (1714, Premozio fisikoari buruzko gogoetak). 1699. urtean Zientzien Akademian sartu zen.