Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Maladeta

Espainiako mendikatea, Pirinio mendietan; Huesca eta Lleida probintzietan, Benasque eta Aran bailaren artean, Esera eta Noguera Ribagorzana izeneko ibaien artean dago. Glaziar zirkuak eta aintzirak ditu inguruan; mendikate honetan daude Piriniotako gailurrik garaienak: Aneto (3.404 m), Enmedio (3.350 m), Maladeta (3.308 m), Margalida (3.171 m) eta Alba (3.100 m).