Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Maine-et-Loire

Frantziako mendebaleko departamendua [49]. 7.218 km2 eta 675.321 biztanle (1982). Hiriburua: Angers. Departamenduak 41 kantonamendu eta 364 komuna ditu. Hiri nagusiak: Angers eta Saumur.  v  Orografia. Lurralde laua da eta muino asko ditu. Punturik gorena Mauges eskualdean da (210 m). Izena ematen dioten Behe Loire ibaia eta Maine ibaiadarra lurraldearen erditik igarotzen dira. Ibai eta ibaiadar gehienetan ontziz ibil daiteke. Erdialdean, Anjouko harana dago.  v  Ekonomia. Nekazaritza (mahastiak, fruituak, barazkiak, laboreak) eta abere hazkuntza (betabereak eta zerriak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Industrian ehungintza, ardo eta janari industriak, zapatagintza, eraikuntza mekaniko eta elektrikoak, elektronika. Turismoa.