Maine de Biran
(Jaiotza izenez, Marie François Pierre Gontier de Biran). Frantses filosofoa (Bergerac, 1766 - Paris, 1824). Dordoina departamenduko kudeatzailea izan zen, diputatua eta estatu-aholkularia. Kanten eta Fichteren eraginez, filosofia idealista landu zuen. Indarra, sustantzia, kausa eta gisa horretako kontzeptuak borondatearen jardueraren arabera interpretatu zituen, espirituak berak bizi dituen bezalaxe. Frantses espiritualismoa esaten zaion filosofia honek eragin handia izan zuen Cousin, Ravaisson eta Renouvier-engan. Lan nagusiak: De la décomposition de la pensée (1805), Les rapports du physique et du moral de l’homme (1834), Essai sur les fondements de la psychologie (1812).