Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Maine

Frantziako mendebaleko antzinako lurraldea. Loire ibaiaren haranean, Mayenne eta Sarthe departamenduen barnean dago. Hiriburua: Le Mans. Lurraldearen mendebalean Maine beherea edo Maine beltza dago, eta ekialdean Maine goia edo Maine zuria.  v  Maine beherea. Armorikako mendietan hasten da, eta lurralde menditsua da. Ekonomia: abere hazkuntza, garia, garagarra, sagarrak. Hiri nagusiak: Mayenne, Laval eta Château-Gontier.  v  Maine goia. Lurralde laua da; erdialdean Sarthe eta Huisne haranak daude. Ekonomia: abere hazkuntza eta barazkiak.  v  Historia. Normandia eta Anjou borrokan ari izan ziren Maine eskuratzeko, eta 1126an Anjouk beretu zuen. Ingelesen mende egon zen harik eta frantsesek bere egin eta 1290ean Charles d’Anjouri eman zioten arte. Oso kalte larriak izan zituen Ehun Urteko gerran. XVI. mendetik aurrera Maineko ekonomiak gora egin zuen.