Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mahavira

Indiar erlijio berritzailea (Ksatriyakundagrama, India, K.a. 599 - Pavapuri, K.a. 527). Jainismoa sortu zuten hogeita lau maisuetako bat, sangha ordena eraberritu zuena. Jaina sekta nagusien tradizioaren arabera, Mahavira fraide egin zen eta aszesian bizi izan zen, emaztea hil zitzaionez geroztik batez ere. Indian zehar ibili zen neurrizkotasunaren dotrina erakusten. Bortxaren kontrako jarrera izan zuen, eta jainismoaren “bost boto handiak” onartu zituen. Jina izenaz ere ezaguna da.