Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mahdi

(Eusk. “Jainkoak gidaturiko ongia”). iz. Islamdarrentzat, munduaren amaieran Lurrera zuzenbidea ekarri eta egiazko erlijioa ezarriko duen pertsonaia. Teologo sunnita ortodoxoek ez dute onartzen, halakoren aipamenik ez Koranen ez hadit-etan aurkitzen ez dutelako; xiien dotrinan, ordea, sineste hau guztiz funtsezkoa da. Xii gehienentzat mahdi-a Muhammad ibn al-Hassan al-Askari da, 872an desagertu zen hamabigarren imana.  v  Politika eta erlijio eraberritzaile askok hartu dute berentzat titulu hori, Ipar Afrikan batez ere. Horien arteko batzuk hauek dira: Ubaid Allah al-Mahdi (909-934), fatimiarren dinastiaren sortzailea; Abdallah ibn Turmart, XII. mendean almohadiarren taldea sortu zuena; Muhammad Ahmad Abd Allah, bere burua Sudaneko mahdi izendatu zuena (1881).