Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mahayana

Erl. Budismotik bilakatutako dotrina, Txinan, Japonian, Korean eta Tibeten nagusi izatera iritsi dena. Mahayana K.o. I. mendean sortu zen Budaren irakaspenen interpretazio berritzaile eta aske gisa. Mahayanaren jarraitzaileentzat Buda ez da egiaren irakasle soila, Betiereko Jaun Gorenaren azalpena baizik, eta beren helburu nagusia ez da, budismo zaharrean bezala, nork bere santutasun osoa erdiestea, bodhisattva bilakatzea baizik, hau da, nirvana-ri uko egin eta sufritzen dutenei maitasuna eta laguntza eskaintzen dien pertsona bilakatzea. Bestalde, zeru-infernuak badirela ere sinesten dute.