Mahatir bin Mohamed
Malaysiar politikaria eta medikua, Malaysiako Lehen Ministro 1981. urtetik aurrera (Alor Star, 1925). Medikuntza ikasi zuen Singapur-eko Medikuntza fakultatean. United Malays National Organization erakundeko (Malaysiako Erakunde Nazional batua) kide da, 1946an sortu zutenetik bertatik. Medikuntzako lizentziadun egin ondoren estatuko administrazioan hasi zen lanean mediku gisa. 1964ko hauteskunde orokorretan diputatu hautatu zuten, baina 1969ko hauteskundeetan galdu egin zuen leku hori. Urte horretako hauteskundeek matxinada sortu zuten Kuala Lumpur-en, eta Tunku Abdul Rahman agintariaren izen txarra ekarri zuen. Mahatir alderdiko bakarretakoa izan zen jendaurrean agintaria kritikatzera ausartu zena, eta horregatik 1969an bota egin zuten erakundetik. 1973an senatari izendatu zuten, 1974an Hezkuntza ministro eta 1976an Lehen Ministrorde. 1978an Merkataritza eta Industria ministeriora igaro zen eta kargu horretan hainbat diplomazia lan egin zituen bere herrialdeko inbertsioak indartzeko. 1978an alderdiko lehendariorde izendatu zuten, eta 1981ean presidente. 1981ean Lehen Ministro izatera iritsi zen. Aginpidean egon zen bitartean, gobernuan zen koalizioak, Fronte Nazionalak, garaipen argiak lortu zituen 1982, 1986, 1990 eta 1995eko hauteskundeetan. Lehen Ministro gisa zuzenean parte hartu zuen nazioarteko gaietan, Asia Hego-ekialdeko Nazioen Elkartean, Asiarako eta Ozeano Barerako Ekonomia Lankidetzan, Commonwealthen eta abarretan. Erakunde horietan guztietan argi eta garbi egin du alienazioaren kontra.
- mahaskari
- mahaspasa
- mahasti
- mahastizain
- Maathai, Wangari
- Mahatir bin Mohamed
- mahats
- mahatsardo
- mahatsoko
- mahatsondo
- Mahavira