magnesio
iz. Gai bakuna, metal arina, su hartzean gar zuri distiratsuz erretzen dena (Mg). v Magnesioa bizitzarako guztiz garrantzitsua da, klorofilaren molekularen nukleoa eta odolaren globulu gorrien osagaia baita. Bi metodoren bidez lortu ohi da: magnesio kloruro urtuaren elektrolisiaz (Dow-ren metodoa edo itsasoko urarena) eta magnesio oxidoaren erredukzioaz, tenperatura garaietan. Pisuak garrantzia duen industrietan magnesioaren aleazioak (aluminioarenak baino arinagoak) erabiltzen dira, hala nola automobil edo hegazkin piezak egiteko. Oxigenoarekiko duen kidetasun handia dela eta, erreduzitzaile gisa erabiltzen da.