Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

magma

iz. Geol. Lurrazalean edo lurpean izaten den harri masa mugikorra, silikatoz eta gai lurrunkorrez (karbono dioxidoa, hidrogenoa, fluorra, etab.) osatua. Lurpeko presioen ondorioz sortzen da magma, harri urtuetatik. Sumendi erupzioetan lurrazaleko pitzaduretatik kanpora ateratzen da, eta kristaltzen eta trinkotzen denean sumendi jatorriko harriak sortzen ditu. Sumendietako magma bilguneetan azaldu ohi da, multzo handitan.