Magnani, Anna
Antzezle italiarra (Alexandria, 1908 - Erroma, 1973). Txikitatik antzerkian hasita, herriko emakume xehe eta langilearen irudia eman zuen Bigarren Mundu Gerratearen aurretik egin zituen filmetan. Rossellinik nazioarteko ospea ekarri zion Erroma, hiri irekia (1945, Roma, città aperta) filmaren paper nagusia eskainita. Pertsonaia sutsu eta sinesgarriak jokatu zituen arrakasta handiz, eta Viscontik maisutasun handiz baliatu zituen haren dohainak Ederrena (1951, Bellissima) satira garratza moldatzeko. Renoir-ekin Frantzian eta Cukor-ekin Estatu Batuetan saio batzuk egin ondoren, Italiara itzuli zen ostera. Azken aldiko filmetan aipagarrienak Pasolini-ren Mamma Rosa (1962) eta Fellini-ren Roma (1972) izan ziren.