Maginot, André
Frantses politikaria (Paris, 1877 - Paris, 1932). Kolonietako ministro (1917) eta Gerrako ministro (1922, 1926, 1929 eta 1931) izan zen. v Maginot lerroa. Frantziako gobernuak 1927tik 1936a bitartean, André Maginot gerra ministroaren gomendioz Frantzia eta Alemania arteko mugan eraikitako gotor-sistema. Lerroa lurpeko bide eta galerien bitartez elkarren artean lotutako zementuzko eraikuntzek osatua zen. Lerroa igarotzea ezinezkoa zela uste zen; Alemaniako gudarosteak gainetik igaro ziren, Ardenak departamendutik, Bigarren Mundu Gerran.
- Magdeburgo
- magia
- magiar
- magiko
- magina
- Maginot, André
- magistratu
- magitxa
- magma
- Magnani, Anna
- Magnasco, Alessandro