Madariaga Azcuenaga, Ramón
Bizkaitar politikaria (Bilbo, 1868 - Algorta, 1940). Zuzenbideko ikasketak egin zituen Madrilgo unibertsitatean eta merkataritza lanetan jardun zuen Bilbon. 1910ean errepublikarrekin hasi zen politikan eta, gerora, errepublikaren eta autonomiaren aldeko ahaleginean oinarritu zuen bere politika jarduera. Lehen Euskal Autonomia Estatutuaren testua idazten parte hartu zuen eta Hego Euskal Herriko udal mugimendua bultzatu zuen haren alde. Bizkaia Francoren esku geratu ondoren Miarritzen bizi izan zen. 1940. urtean itzuli zen Bilbo aldera, eta Algortan hil zen urte hartako azken aldean, zenbait hilabetez preso egon ondoren.