Madariaga, Julen
Bizkaitar politikari abertzalea (Bilbo, 1933). Bilbon, Oviedon eta Cambridgen hasi zituen zuzenbideko ikasketak eta Deustuko unibertsitatean jarraitu. 1952. urtean EKIN sortu zuen beste ikaskide batzuekin batera (Txillardegi, Benito del Valle, etab.) eta 1959an ETA erakunde armatua. 1961. urtean atxilotu zuten eta ondoren Ipar Euskal Herrira ihes egin behar izan zuen. Frantzian, Aljerian eta Belgikan bizi izan da 1964-1971. 1971. urtean Ipar Euskal Herrian jarri zen bizitzen baina Txilera joatera behartu zuen Frantziako administrazioak 1972. urtean sasoi batez.