Llansol, Gabriela
Portugaldar idazlea (1931). Zuzenbide eta pedagogiako ikasketak egin ondoren, irakaskuntzari ekin zion. 1965ean Belgikara alde egin zuen, eta han pedagogia bereziko haur eskola bat sortu zuen. Gaur egun Portugalen bizi da. Idazkera berritzailea du, eta hainbat literatura sari jaso ditu. Lanen artean ditu: Os Pregos na Erva (1962), O Livro das Comunidades (1977), Causa Amante (1984), Contos do Mal Errante (1986), De Sebe ao Ser (1988), Amar um Cão (1990), Lisboaleipzig 1: O Encontro Inesperado do Diverso (1994), Lisboaleipzig 2: O Ensaio de Música (1995).