Llanos, Los
Hego Amerikako lurralde zabala, Venezuela eta Kolonbiako estatuetan hedatzen dena, Ande mendien (ipar eta mendebalean), Amazonia eta Guaviane ibaiaren (hegoaldean), eta Orinoco ibaiaren eta Guyanako mendialdearen (ekialdean) artean. 570.000 km2. Garaiera, 300 m-tik behera. Bi eskualde nagusi bereiz daitezke: Llanos Bajos (Orinocoko ibaiaren mendebalean) eta Llanos Altos (Ande mendien inguruan). Klima tropikala da eta 24 °C-ko tenperatura izaten da urtean batez beste. Euri asko egiten du (1.100 mm-tik gora). Ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza, baso ustiakuntza eta petrolioa (Orinocoko ibaiaren inguruan) dira.