Llera Ramo, Francisco José
Euskal irakaslea. 1982an Deustuko Unibertsitatean lortu zuen doktoregoa politika zientzietan eta soziologian. EHUko Gizarte eta Informazio Zientzien Fakultateko dekanordea (1983-1987) eta Zientzia Politikoak eta Nazioarteko Ikerketa saileko zuzendaria (1991-1993) izan da. Politika eta Administrazio Zientzietako katedraduna da 1992az geroztik, eta sail horretako zuzendari lanetan dihardu. Espainiako eta nazioarteko unibertsitate askotan aritu da eskolak ematen. Soziologiako Euskal Elkarteko (1977-1981 eta 1989-1993) eta Soziologiako Espainiar Federazioko (1991-1995) zuzendaria izan da. Gaur egun, Espainiako Politika eta Administrazio Zientzien Elkarteko lehendakariordea da. Politikagintzan, Euskadiko Ezkerrako kide izan da. Hainbat aldizkaritako erredakzio kontseiluko kide izan da, hala nola Revista Española de Investigaciones Sociológicas (REIS), Revista Española de Ciencia Política, Cuadernos de Alzate, ZER eta Inguruak. 1995 eta 1998 urteen artean EUSTATeko zuzendari izan zen.