Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Llanos Burguera, Eneko

Arabar triatleta (Gasteiz, 1976). SVC Triatlon taldeko kidea da. Bi aldiz hartu du parte Olinpiar Jokoetan: 2000an, Australian, 23. geratu zen, eta 2004an, Atenasen, 20.a izan zen. Besteak beste, honako lasterketak irabazi ditu: Espainiako Txapelketa (1997 eta 1998), Luzera Handiko Munduko Txapelketa (2003) eta Lanzaroteko Ironman lasterketa (2007).