Luzon
Filipinetako uharte handiena, Filipinetako iparraldean dagoena. 108.172 m2-ko eremua hartzen du. 24.000.000 biztanle. Hiri nagusiak: Manila, Baguin, Quezon City, San Carlos. Sumendi uhartea da, oso menditsua; uhartearen erdialdekoa eta Cagayan ibaiaren ertzekoa dira ordoki nagusiak. Nekazaritza (arroza, artoa, kokoa) eta arrantza dira ekonomia jarduera nagusiak. Luzongo basoetatik oso aintzat hartuak diren egur motak ateratzen dira: teka, kaoba eta banbua besteak beste.