Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Luzilio

(Lat. Caius Lucilius). Poeta latinoa eta lehen poeta satirikoa (Suesa Aurunca [egungo Sessa], Campania, K.a. 180 - Napoli, K.a. 102). Greziako kulturaz ondo jantzia zegoen eta Eszipionen adiskide izan zen, Terentzio, Polibio eta Eszipion Emilianorekin batera. Literatura mota berria bihurtu zen satira landu zuen, bere garaiko gehiegikerien kritika zorrotzak eginez.