Luthuli, Albert John
Hego-Afrikako politikaria (Bulawayo-tik hurbil, Rhodesia, 1898 - Stanger, Natal, Hego-Afrika, 1967). Zulu herriko buruzagia zen eta Afrikako Kongresu Nazionaleko (ANC) lehendakari hautatu zuten (1952-1960). Apartheid-aren aurka borrokatu zen baina bortizkeriari uko eginez. Hamaika aldiz atxilotu zuen Hego-Afrikako gobernuak. 1960an Bakearen Nobel saria jaso zuen. 1967an hil zen tren batek harrapatuta.
- Lutero, Martin
- luterotar
- lutezio
- luthier
- Luthiers, Les
- Luthuli, Albert John
- luto
- Luton
- Lutoslawski, Witold
- Lutxana
- lutxarbi