Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lutezio

iz. Kim. Lantanido edo lur arraroen saileko gai bakuna (Lu; at.-z. 71; at.-m. 174,97; balentzia 3). Metal biguna da, monazita hareatik ateratzen da (% 0,003ko kontzentrazioa). Erbioaren eta holmioaren antzekoa da; ustiapena garestia denez ez da industrian erabiltzen baina interes teoriko handia du.  v  1907an Georges Urbain kimikari frantsesak aurkitu zuen. Garai bertsuan, Auer von Welsbach austriarrak ere aurkitu zuen bere aldetik eta kasiopeo (Cp) izena eman zion, baina iraun duen izena Urbainek emandakoa da.