lore-hauts
iz. Bot. Hazia duten landareetan, lorezilaren zakuan sortzen den hauts itxurako ale hori txikien multzoa, polen ere deitua. Lore-hautsa gameto arrez dago osatua; lorearen estigmaraino iritsi behar du (polinizazioa) ernalkuntza izan dadin, eta horretarako hainbat bide ditu: haizea, ura edo intsektu eramaileak.