Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lore

iz. Zenbait landareren zati koloretsu eta askotan usaintsua. || Zerbaiten alde edo zati hoberena, ederrena. || Lore(-)hauts. Sin. polen. Hazia duten landareetan, lorezilaren zakuan sortzen den hauts itxurako ale hori txikien multzoa. || Lore(-)orratz. Sin. pistilo. Lorearen organo emea, obulutegiak, estiloak eta estigmak osatua. || Lore-zil*. e. lorezil.  v  Landare espermatofitoek edo fanerogamoek zurtoin puntan duten atala, gutxienez ernal-organoetako bat duena. Berez, hosto bat baino ez da lorea, baina aldaketa batzuk izan dituena. Duen eginkizun nagusia landarea ugaltzea da. Lore baten atal nagusiak kaliza, korola, lorezila (atal arra) eta pistiloa (atal emea) dira; ernal-funtzioan zuzen parte hartzen dutenak ordea, lorezila eta hautsa, pistiloa eta obulutegia dira. Atalik ikusgarriena, berriz, eta lore askotan usaintsua gainera, korola izaten du. Lorea ernaltzen denean, korola (lore-hostoak) galdu egiten ditu eta fruitua eratzen hasten da. Loreak sexu bakarrekoak edo hermafroditak izan daitezke. Lore batzuen eta besteen egitura ere ez da beti berdina izaten, eta haren arabera izen bat edo bestea eman zaie loreei eta, kasu batzuetan, halako egitura duen landareari. Lore elkartuen edo lore ginbaildunen familia, adibidez.  v  Lore arra. Atal arra besterik ez duena.  v  Lore emea. Atal emea besterik ez duena.  v  Lore hermafrodita. Atal arra eta emea lore berean dituena.