López García, Antonio
Espainiar pintorea (Tomelloso, Ciudad Real, 1936). Osaba, Antonio López Torres, pintorea du, eta harekin egin zituen lehen saioak. Madrilgo San Fernando Arte Ederretako Eskolan ikasi zuen. Salvador Dalíren lanak eragin handia izan zuen beragan, eta harengandik hartu zuen errealitaterako zaletasuna. 1964an San Fernandoko Errege Akademian Kolore Prestakuntzari buruzko ikastaroak eman zituen. Madril hiriko ikuspegiak (Gran Vía), senideen erretratuak, eguneroko tresnak (Komuneko konketa eta leihoa) eta izadiko elementuak (Irasagarrondoak eta granadaondoak) maiz agertzen dira bere lanetan. Pintura hiperrealista egiten du. 1965ean Arteetako Asturias Printzea saria eman zioten. New Yorken hainbat erakusketa egin ditu, Staemplfi eta Malbourough galerietan, besteak beste. Madrilgo eskola hiperrealistaren maisutzat hartu izan dute. Pintura lan aipagarrienen artean ditu: Nevera de hielo (1966), Mujer en la bañera (1971), El sol del membrillo (1992). Bere lanak, Tàpies eta Chillidarenekin batera, Bruselako Arte Modernoaren Museoan daude.