Lopez de Guereñu Ansola, Nuria
Gipuzkoar politikaria (Eibar, 1969). Euzko Alderdi Jeltzaleko kidea da. Telekomunikazioetako Goi Mailako Ingeniaritzako lizentziaduna da. Besteak beste, Eibarko Tekniker Elkarte Teknologikoan, Osakidetzako zerbitzu nagusietako Informatika Sailean, Mendaroko Ospitaleko Informatikako zerbitzuan, eta Vicomtech Elkartean egin du lan. 1998tik 2001era, Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea izan zen, eta 2003ko uztailaz geroztik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Saileko diputatua 2005az geroztik. Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lan Sailburua da.