Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

logos

(Eusk. «arrazoia, hitza»). iz. Antzinako Grezian, arrazoia edo arrazoiaren adierazpenetako bat, edo gauzen edo hitzen ordena (hitza, arrazoitzea, formula, matematikazko arrazoia…)..  v  Fil. Munduari ordena eta ulergarritasuna ematen dion arrazoi kosmikoa. Heraklitok logos-a kosmosa egituratzen duen arrazoi edo lege unibertsal gisa ulertu zuen, eta estoikoek bide hori sakondu zuten. Platonentzat eta batik bat neoplatonikoentzat logos-a ez zen munduari berezko zaion ulergarritasuna ematen diona, Jainkoaren eta munduaren artean dagoen “izate ulergarria” baizik.